Youth Leaguearen deialdia Pragarako
Athletic Club, sasoi ezin hobean jokatutako guztietan garaipena lortuta, 20 jokalarirekin joango da Txekiar Errepublikako hiriburura
Athletic Club Youth Leagueko liderretako bat bezala joango da Pragara. Lau garaipen ditu beste hainbeste partidatan eta Slaviaren etxean garaipen guztiak lortzea izango du helburu, txapelketaren sailkapenaren erdian murgilduta dagoen aurkariaren kontra. Bittor Llopisek zuzendutako espedizioa 20 futbolarik osatuko dute, hurrengo faseari begira erabakigarria izan daitekeen partida bati aurre egiteko. Hitzordua, asteartean, hilaren 25ean, 13:00etan, Sports Centre Radotin-en, txekiarren kirol gunean.
Slaviak garaipen sendoak lortu ditu Bodo Glimt eta Arsenalen aurka etxean, 5-0 eta 5-1, hurrenez hurren. Zazpi puntu ditu sailkapenean eta hamahirugarren postuan dago 36 taldeko multzoan. Etxeko bi garaipenei, Interren aurkako etxetik kanpoko berdinketa (2-2) eta Atalantaren aurkako porrota (2-0) gehitu behar zaizkie.
Hona hemen Youth Leagueko bosgarren datarako deitutakoen zerrenda:
- Atezainak: Simon Garcia eta Iker Pagaza;
- Defentsak: Mikel Urrestarazu, Ilyas El Arbaoui, Telmo Zarandona, Beñat Larrea, Alex Carril eta Urko Lizeaga;
- Erdilariak: Ander Ezpeleta, Oihan Encinas, Unax Urzaiz, Xanti Oyharçabal, Unax Goyogana eta Oier Cueva;
- Aurrelariak: Elijah Gift, Alain Cobos, Asier Torres, Christian Imga, Igor Oyono eta Manex Lozano.
- Etiquetas:
- Athletic U23
Erlazionatutako partidak
Slavia Praha - Athletic Club




