Athleticek eta Slaviak adiskidetasun iraunkorraren oinarriak ezarri dituzte

Athleticek eta Slaviak adiskidetasun iraunkorraren oinarriak ezarri dituzte

Bi erakundeek Gernikako Arbolaren kimu bat landatu eta Walking Football partida bat jokatu dute Txekiar Errepublikako taldearen instalazioetan

Athletic Clubek, "Follow something unique" ekimenaren barruan, eta Athletic Club Fundazioak UEFA Champions Leaguea dela eta bultzatuta, hainbat jarduera partekatu ditu SK Slaviarekin, goizean, Fortuna Arenan, 21:00etatik aurrera, bi taldeek elkarren aurka jokatuko duten partidaren atarian. Hain zuzen ere, Txekiar Errepublikako taldearen estadioaren ondoan dauden kirol instalazioetan landatu da Gernikako Arbolaren kimu bat eta Walking Football partida bat jokatu da, Eli Ibarra, Gaizka Toquero edo Vladimir Smicer bezalako mitoekin.

Nerea Ortiz Athletic Clubeko presidenteordeak azpimarratu duenez, egindako opariak eta keinuak "txikiak dira, baina sinbolikoak eta oso indartsuak". Ildo horretan, azpimarratu du "Gernikako Arbola euskal nortasunaren arima" dela eta "oso berezia" dela Europako beste bisita batean, "arerio gisa iritsi eta lagun gisa joateko". Bestalde, Marek Beitl Pragako SK Slavia taldeko bigarren presidenteordeak "joan den denboraldian San Mamesen UEFA Europa Leaguean izandako abegikortasuna" azpimarratu du, eta Pragan egindako "ekimen zoragarrien" garrantzia ere gehitu du.

Nahiz eta Walking Footballen emaitza ez izan garrantzitsuena, bi taldeek bina berdindu dute, irabazlea penalti puntutik argitu da, eta Athleticek eraman du garaikurra.

Eli Ibarrak, Gaizka Toquerok (gol ederra sartu di) eta Vladimir Smicerrek (1996ko Eurokopako txapeldunordea izan zen Txekiar Errepublikarekin) hartu dute parte. Neurketan, athleticzale askok gozatu dute bere klub maitea ordezkatzen, aipatutako Nerea Ortiz eta Igor San Roman Zuzendaritza batzordeko kideak ere bertan izan direlarik. Bertaratutakoen artean Ivo Knoflicek zegoen, SK Slaviako futbolari ohia eta 1990ean mundialista izandakoa.

Dominen banaketaren eta oroitzapenezko garaikurraren ondoren, ekitaldiak luntx batekin amaitu dira, eta parte-hartzaile guztiek eskertu dute hori, Txekiako hiriburuko tenperatura hotzari aurre egiteko. Jarduerek jarraipena eman diote koloreak partekatzeaz gain, bi erakundeek beren profil sozial nabarmena eta joan den mendeko 20ko hamarkadatik aurrerako historia indartzen dituen harremanari. Ferdinand Daucik bezalako mitoak partekatzen dituzte, iragan denboraldikoa bezalako Europako gau politak eta, aurrerantzean, adiskidetasun iraunkorra.