AC Campus Inside bueltan da: Athletic Cluben 24/7 esperientzia Lezaman

AC Campus Inside bueltan da: Athletic Cluben 24/7 esperientzia Lezaman

Gozatu datorren udan astebetez instalazio zuri-gorrietan, egin lo Iribar Egoitzan eta bihur zaitez Athletic Clubeko jokalari

Udako AC Campus Inside-n izena emateko epea zabalik dago. Esperientzia paregabe honi esker, parte-hartzaileak jokalari zuri-gorriak bihurtu ahal izango dira 6 egunez Lezamako instalazioetan.

2008 eta 2015 urteen bitartean jaiotakoek hiru txanda dituzte aukeratzeko, ekainaren 21etik uztailaren 10era bitartean, Lezamako erdigunean dagoen Iribar Egoitzan ostatu hartuz, pentsio osoko erregimenean.

EMAN IZENA AC CAMPUS INSIDE-N!

 

Parte-hartzaileek goi mailako entrenamendu-saioez gozatu ahal izango dute, zelaian eta gimnasioan lana tartekatzen duen punta-puntako harrobiko metodologia aplikatuz. Astea amaitzean, banakako txostena jasoko dute, campus hau jarraipen pertsonalizatuan eta teknologia aplikatuan erreferente bihurtuz.

AC Campus Inside ekimeneko izen-emateak gosariak, bazkariak eta afariak barne hartzen ditu, bai eta entrenamendu saioak, San Mamesetik eta AC Museotik bisita gidatuak eta Bizkaiko zenbait txokotara txango zirraragarriak ere.

AC Campus Inside ekimenaren irteera-eskaintzaz goza ezazu orain, urtarrilaren 12ra arte. Eta gogoratu Club Athleticen kide diren haurrek %10erainoko deskontu gehigarria izango dutela izena ematean.

EMAN IZENA AC CAMPUS INSIDE-N