
"Azkar irauli behar dugu emaitza gogor hau"
"Azkar irauli behar dugu emaitza gogor hau"
Ernesto Valverdek Real Madrilen merituak aitortu ditu eta larunbatean Atletico Madrilen aurka hartutako konpromisoari begira jarri da
"Real Madril gu baino hobea izan da eta irabazi digu. Aurkariaren merituak aitortu behar ditugu. Emaitza gogorra da, baina azkar berregin behar gara, aurretik egin ez dugun ezer ez. Beste partida garrantzitsu bat dugu larunbatean eta, gaurko porrota kontuan hartuta, are garrantzi handiagoa hartzen du". Ernesto Valverdek Real Madrilen nagusitasuna aitortu zuen, San Mamesera egindako bisitako puntuen harrapaketarekin joan ostean.
Entrenatzaile zuri-gorriak, nahiz eta jasotako hiru golei erreparatu duen, zurien aurkako neurketaren ondorio positiboak atera ditu eta hiru egun barru Atleticoren aurka jokatu beharreko neurketari begiratu dio: "Ez dugu nahi partidek min egitea. Emaitza eta joko aldetik indartuta ateratzen saiatzen gara. Gaur bi alderdi horiei buelta eman behar diegu. Altxatuko gara".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid


