Partida non ikusi: Athletic Club-Atletico de Madrid (15. J - LaLiga 2025/26)

Partida non ikusi: Athletic Club-Atletico de Madrid (15. J - LaLiga 2025/26)

Larunbat honetan 21:00etatik aurrera San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebista kateak

Athletic Club eta Atletico de Madrid taldeek elkarren aurka lehiatuko duten 2025/26 LaLiga EA Sports-eko hamabosgarren jardunaldia larunbat honetan, abenduaren 6an, 21:00etan, San Mamesen jokatuko da.

Movistar +-en bidez jarraitu ahal izango da. Munduko beste edozein lekutatik ikusten baduzu, hemen duzu partida eskaintzen duten telebista operadoreen zerrenda zabala.

Gure kanal ofizialen bidez ere jarrai dezakezu partida, harpidetuta, nahi izanez gero, golen jakinarazpenetara, hasierara, atsedenaldira eta amaierara, gure app ofizialaren bidez edo gure webgune ofizialaren eta sare sozialen bidez: