2026rako orain arteko ediziorik osoena aurkeztu du AC CUPek San Mamesen

2026rako orain arteko ediziorik osoena aurkeztu du AC CUPek San Mamesen

Lehen aldiz, txapelketa bi astetan zehar egingo da, kategoriaka banatuta, esperientzia adin bakoitzaren beharretara egokitzeko

San Mamesek AC CUPen laugarren edizioaren aurkezpena jaso du, Athletic Cluben oinarri-futbol txapelketa, Estatu eta nazioarteko lehia-esparruan erreferentea. Ekitaldiak 200 lagun baino gehiago bildu ditu erakunde, babesle, hedabide eta klubetako ordezkarien artean, eta agerian utzi du lehiaketa honek duen garrantzia.


Jose Angel Iribarrek, Andoni Goikoetxeak, Eneko Bovedak eta Mikel Balenziagak, Athleticen ordezkari gisa, txapelketaren berritasun eta bertute nagusiak errepasatu dituzte, eta AC CUPek futbolari gazteei lehen mailako kirol inguruneetan lehiatzeko eskaintzen dien aukera nabarmendu dute, hala nola San Mamesen eta Lezaman.

Horta gain, jardunaldiari amaiera emateko, Baskauri FE (iazko irabazleetako bat), Lóstrego CF eta Escuela Real Oviedoko kirol ordezkarien eta, txapelketako egoitzetako bat izango den Portugaleteko Udalaren ordezkariaren arteko mahai-ingurua egon da, non esperientziak eta iritziak trukatu dituzten.

 

Jendetza mugitzen duen kirol-ekitaldia

Aurkezpenean, antolatzaileek AC CUP Estatu mailako txapelketa garrantzitsuenetako bat dela azaleratzen duten datuak partekatu dituzte, aurreko hiru edizio arrakastatsuen ondoren:

  • 950 talde eta 14.000 jokalari baino gehiago igaro dira txapelketatik.
  • 2.000 partida baino gehiago jokatu dira, eta guztira 58.000 ikusle bertaratu dira.
  • Txapelketaz gozatu duten 15 autonomia erkidegotako parte-hartzaileak aintzat hartuta, 6 milioi eurotik gorako inpaktu ekonomikoa sortu da Bizkaian.


Txapelketa berezi bat

Horretaz gain, ekainaren 5ean, ostirala, inaugurazio-gala bat ospatuko da Katedralean. Taldeek ohiko desfilea egingo dute, musika, dantza, DJ, argi ikuskizunez eta askoz sorpresa gehiagorekin.


Edizio gogoangarri baterako prest

Aurreneko aldiz, txapelketa bi astetan zehar egingo da, kategoriaka banatuta, esperientzia adin bakoitzaren beharretara egokitzeko. Dagoeneko egin diren hiru edizioetan, AC CUPek argi utzi du soropilaren gainean lehiatzetik haratago doala. Athleticen inguruan komunitatea biltzen duen mugimendua da, ilusioa sortzen eta partaideen arteko loturak indartzen dituena, alegia.