Club Athletic: RC Celta-Athletic Club partidarako sarreren irabazleak

Club Athletic: RC Celta-Athletic Club partidarako sarreren irabazleak

Eskatzaile guztiek zuzenean jarraitu ahal izango dute LaLigako 16. jardunaldiko partida

Sarrerak eskatzeko epea amaitu ondoren, 12 kide baliodunek eskatu dute sarrera (kontuan izanik sarituak izan diren azken 3 zozketak zigortuta geratzen direla zozketan parte hartzeko). Club Athleticentzat 16 sarrera erreserbatuta zeudenez, eskatzaile guztiek sarrera eskuratzeko aukera izango dute.

Saridunek laster jasoko dute posta elektroniko bat erosketa-estekarekin. Asteleheneko, hilak 8ko, 12:00ak baino lehen ordaindu beharko dute. Sarrerak 30€ balio du.