“Neurketa biribila izan da”
Ernesto Valverdek aitortu du taldeak "horrelako garaipen bat" behar zuela beren susperraldirako
"Horrelako norgehiagoka bat jokatu nahi genuen. Intentsitate handia sartu diogu eta garaipena derrigorrezkoa zen guretzat. Altxatzeko sentsazio hori sentitu behar genuen, eta gaur, hasieratik, lortu dugu. Partida biribila izan da. Behin eta berriz saiatu gara eta gure alde erori da". Honako hau izan da Ernesto Valverdek egin duen laburpena Athletic Clubek Katedralera lehoiak animatzera joan diren 48.904 ikusleen aurrean lortu duen garaipen handiari buruz.
Entrenatzaile zuri-gorriak aitortu du taldeak hiru puntuak lortzeko premia zuela Katedraleko zleen aurrean aurpegi bikaina erakutsiz: "Hiru puntuak modu honetan eskuratzeko beharra genuen. Hemen San Mamesen, gure zaleentzako. Bolada txarretik gatoz eta, bajak gorabehera, partida bikaina egin dugu eta garaipen honek suspertu gaitzan nahi dugu".
Amaitzeko, eta PSGren aurkako Txapeldunen Ligako hurrengo neurketari begira, Valverdek argi du zein den jarraitu beharreko bidea: "Honelako neurketa gehiago behar ditugu, emaitza zein den kontuan izan gabe. Intentsitate horrekin jarraitzen badugu, badakigu neurketa asko gure alde eroriko direla. Inflexio-puntua izatea espero dugu. Guk beti bilatzen dugu emaitza jokoaren bidez".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Atlético de Madrid



