San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - PSG

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - PSG

Asteazken honetan, 21:00etan, 2025/26 Champions Leagueko 6. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Athletic Clubek PSG taldearen aurka jokatuko du San Mamesen asteazken honetan Champions Leagueko 6. jardunaldiko neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. Partida honetarako, agintari eskudunek hartutako segurtasun-neurriak direla eta, sarbide plan espezifiko bat diseinatu da horretarako. 
 

 

SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN

Bazkideak San Mamesera sartzeko dokumentua honako hau izango da:

Txartela (fisikoa edo digitala app-an) Champions Leagueko Liga Faseko lau partidetako bonua aktibatu duten bazkideentzat.

Sarrera fisikoa San Mamesen Champions Leagueko Liga Faseko lau partiden txartela txarteldegietan aktibatu duten bazkideentzat.

Sarrerak partida jakin baterako erosi dituztenek (bazkideak, Gazte Abonoak, publiko orokorra) neurketa bakoitzeko sarrera berezia erakutsi beharko dute tornuetan.

 

TXARTELA LAGATU

1. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

• Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan).

 

TXARTELDEGIEN ORDUTEGIAK

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Abenduak 10, asteazkena: 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. 

Online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.


San Mames VIP Area sarrerak 

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames VIP Area sarrerak erosi

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran).

 

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 21:00etara, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

 

 

 

OSTALARITZA ZERBITZUAK

Egin zure eskaera asteazken honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun 'Poza tabernan'. Partida hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, partidaren atsedenaldian errenkadak saihesteko. Estadioan zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.

Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports taberna, itxita izango da.

La Campa de los Ingleses tabernak 9:30etatik 17:30etara irekiko ditu ateak, gosariekin eta eguneko menuarekin.

Gainera, San Mames Jatetxea irekita egongo da 13:00etatik 15:30era.

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA 

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan):

  • Abenduak 9, asteartea: Estadiotik tourra egiteko azken sarrera 12:30ean izango da. Museoa 10:00etatik 19:00etara bisitatu ahal izango da.
  • Abenduak 10, asteazkena: Ezin izango da zelaira sartu estadiotik tourra egiteko (museora besterik ezingo da sartu). Museoa 10:00etatik 17:00etara egongo da zabalik.

 

Erreserbatu hemen