
"San Mamesen gaude eta Athletic gara, dena da posible"
"San Mamesen gaude eta Athletic gara, dena da posible"
Ernesto Valverde eta Yuri Berchiche Katedralean agertu dira Txapeldunen Ligako egungo txapeldunari aurre egiteko asmoz
"San Mamesen gaude eta Athletic gara, dena da posible". Ernesto Valverderen asmoen adierazpen argia Athletic Cluben eta PSGren arteko partidaren atarian. Txapeldunen Ligako Faseko seigarren jardunaldiari dagokion partida, lehoiek txapelketan dituzten interesentzat hil ala bizikoa. Horregatik ez da erraza izango: "Partida erabakigarria da, puntu gutxi geratzen baitira jokatzeko, eta batu egin behar dugu, askoz hobeto hiru puntu lortzen baditugu. Txapeldunari egin behar diogu aurre, berriz ere txapeldun izateko aukerak dituen taldeetako bati. Norgehiagoka gogorra izango da, baina polita gure zaleentzat, eta maila ematea espero dugu".
Lehoiak baliabide asko dituen talde bati aurre egiten saiatuko dira, kontinenteko plantillarik onenetako bati: "Bere potentziala kontuan hartu behar da. Denboraldian zehar partida garrantzitsu asko daude, baina biharkoak garrantzi handia du sailkapenari begira. Irabazten badugu, aurrerapauso garrantzitsua emango dugu. Bestela, atzerantz egingo dugu".
Larunbateko Athletic, jarraitu beharreko ildoa
Atletico Madrilen aurka partida bikaina jokatu eta ligako hiru puntu oso garrantzitsu lortu ondoren iritsiko da taldea. Yurik, biharko Europako partidaren aurrean, koltxoneroen aurkako konpromisoko faktore guztiak errepikatzea espero du: "Badakigu oso zaila izango dela, baina larunbatean bezala jokatuz gero aukerak izango ditugula uste dut. Ea zaleak eta jokalariak lehengo egunean bezala gauden. San Mamesen bizitako beste gau ahaztezina izan zen. Athleticzaleak gurekin daudenean bat gehiago dira. Nabaritzen dugu eta guretzat oso garrantzitsuak dira".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Paris St-Germain


