Beti bezala, Athletic: oparitu Athletic Gabonetan

Beti bezala, Athletic: oparitu Athletic Gabonetan

Athletic Clubek Gabonetako kanpaina aurkeztu du, adin guztietako jendearentzako esperientziekin, produktuekin eta jarduerekin

Athletic Clubek Gabonetako denboraldiari hasiera eman dio proposamen berezi batekin: Athletic oparitzea, beti bezala, athleticzaleen profil guztientzat pentsatutako produktu, esperientzia eta jardueren aukeraketa baten bidez. “Beti bezala, Athletic” esaldiaren pean, Klubak bere aukerarik onenak biltzen ditu egun hauetan grina zuri-gorria bizitzeko eta partekatzeko.
 

DESKUBRITU GABONETAKO ATHLETICEN ESKAINTZA


Aurten, Athletic Clubek Olentzerorentzako eta Mari Domingirentzako gutun berezi bat jarriko du haurren eskura, Klubeko kanal ofizialetatik jaitsi ahal izango dena.

LORTU ZURE GUTUNA!

Gurasoekin batera inprimatu eta bete ondoren, gutunak Ibaiganen (sarrerako ataria) eta San Mamesen (Bazkideen Arretarako Bulegoan)  bidali ahal izango dira abenduaren 15etik aurrera. Ordutegia 8:00etatik 18:30era izango da eta ostiraletan 8:00etatik 18:00etara.

Gainera, Olentzero eta Maridomingi Ibaiganen egongo dira abenduaren 22an, 15:00etatik 20:00etara, hurbiltzen diren pertsona guztiak agurtzeko. 

Club Athleticeko kide egiten direnek ilusioa, pasioa eta sentimendu athleticzalea oparitu ahal izango dute, promozioez eta eduki esklusiboez gozatuz.

Gabarra liburuari esker, Bilboko Itsasadarrean egin genuen azken ospakizun handiaren oroitzapenik onenak eraman ditzakegu etxera, eta 25. Kopako emozioa biziberritu.

AC Campus-ek Eguberri desberdinak eskaintzen ditu gazteenentzat, Lezaman entrenamenduak eginez opor guztietan abenduaren 15etik aurrera.

Athletic Club Eskolan, urtarrilaren 5era arte egindako izen-emate guztiak lehen taldeak sinatutako kamiseta baten zozketan sartuko dira.

VIP esperientziek San Mames modu paregabean ezagutzeko aukera ematen dute, eta AC Museoak, berriz, Katedralean sartzeko gonbita egiten du, Athletic Cluben bihotzean, eta haren balioez, garaikurrez eta historiaz gozatzeko aukera eman. Proposamena osatzeko, Gastronomic Cathedral, gure eskaintza gastronomikoarekin San Mameseko bisita amaitzeko ezin hobea, eta gure Unique Bilduma, Athletic Cluben arropa ofizialarekin gabon zuri-gorriak ospatzeko aukera ematen duena.

Gabon hauetan, Athletic Clubek sentimendua, identitatea eta harrotasun zuri-gorria partekatzera gonbidatzen du bere zalea. Izan ere, Gabonetan, Beti bezala, Athletic.