
Athletic Clubeko beteranak, Iñurri elkartearen aldeko txapelketa solidarioan
Athletic Clubeko beteranak, Iñurri elkartearen aldeko txapelketa solidarioan
Txolon futbol zelaiak (Amorebieta-Etxano) emakumezko beteranen Futbol 7 Txapelketa solidarioa jasokok du abenduaren 14an, igandean, 9:00etan
Athletic Clubeko emakumezkoen talde beteranak Txolonen (Amorebieta-Etxanon) jokatuko den Futbol 7 Txapelketa solidarioan parte hartuko dute igande honetan, abenduak 14an, goizeko 9:00etan. Lehiaketa honen arrazoia Iñurri elkartearekin elkarlanean aritzea da. Hain zuzen ere, minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik diharduen elkartea da Iñurri.
Athletic Clubeko jokalari beteranek A multzoan daude kokatuta, SD Amorebieta, Basauri Bea, Leioako Emakumeak eta Mondragon Zumaiako taldeekin batera. Bestalde, B multzoa Indartsu Club, Urdaibai, Uritarra, Dinamo San Juan eta Bizkerre taldeek osatzen dute.
Partida bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du eta talde bakoitzeko lehenengo biak izango dira azken fasera igaroko direnak.
Honako hau da Athletic Clubeko beteranoen deialdia: Maider Real, Jessi Gomez, Edurne Marañon, Ane Zarate, Irune Murua, Arantza Andres, Jone Bilbao, Lexuri Angulo, Joana Flaviano eta Ttzibi Juaristi.
