Bailen Peñak Athleticeko kimuak babestu zituen

Bailen Peñak Athleticeko kimuak babestu zituen

Athletic Clubek Linares Hiria Nazioarteko IV. Txapelketan parte hartu zuen bere talde kimuetako batekin. Goi mailako lehiaketa bat, Real Madrid, Juventus, Benfica edo Portugalgo Sporting bezalako aurkariekin

Kirol arloan, Granada eta Juventusen aurkako porrotek txapelketan aurrera egitea eragotzi zieten lehoikumeei, baina zelaietatik kanpo bizipenak askoz atseginagoak izan ziren Lander Torrealdaik eta Galder Izaolak entrenatutako jokalarientzat. Athletic, beste behin, ondo babestuta egon zen. Baileneko Peñako kideak aldameneko Linares herrira hurbildu ziren, eta jokalari zuri-gorriei laguntzeaz gain, euren animoekin nabarmendu ziren jokatutako partidetan, eta, ondoren, talde osoa gonbidatu zuten Bailenetik pasatzera.

Eta han, Callejuela del Consuelon, Athleticek Sierra Morena ondoan duen egoitzan, espedizio zuri-gorriko kideek mahaia partekatu zuten. Rafa Arteagabeitia taldeko ordezkariak eta Paco Mañas peñako presidenteak opariak elkar trukatzeko eta Athletic San Mamesetik ehunka kilometrora izateak eta sentitzeak dakarren grina eta balio erantsia gaztetxoei erakusteko abagune paregabea izan zen.