Athletic Clubek talde-lanaren garrantzia azpimarratu du bere urteroko topaketan

Athletic Clubek talde-lanaren garrantzia azpimarratu du bere urteroko topaketan

Lehen eta bigarren taldeetako plantillek, erakundeko langileek eta Zuzendaritza-Batzordeak AC Aurrera Ekintza Planaren aurrerapena aztertu dute San Mamesen, eta iritziak partekatu dituzte mahai-inguru batean Iñaki Williams, Irene Oguiza, Iñigo Lekue, Ane Azkona eta Pello Bilbaorekin

Athletic Clubek San Mamesen ospatu du astelehen honetan, abenduak 15, erakundearen urteroko topaketa. Jardunaldi korporatibo honetan, Klubak lehen taldeetako plantillak bildu ditu, Bilbao Athletic eta Emakumezkoen B taldekoak, Ibaigane, Lezama eta San Mameseko langileak eta Zuzendaritza-Batzordea, AC Aurrera Ekintza Planaren aurrerapena aztertzeko eta 2026. urte berrirako helburuak partekatzeko.

Klubak laugarren urtez jarraian familia egin du, eta Athleticeko langile guztiak batu ditu Gabon aurreko data horietan.


24/25 ekitaldiaren itxiera, 25/26 ekitaldiaren aurrekontua eta denboraldi berriaren helburuak

Aurrekoetan bezala, jardunaldia Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearen hitzaldiarekin hasi da, eta emaitzak lortzeko talde-lanak duen garrantzia azpimarratu du. Presidentearen ustez, sinergia hori funtsezkoa da, eta, anbizioarekin, autokritikarekin eta exijentziarekin batera, AC Aurrera Ekintza Planaren DNAren parte dira.

Ondoren, Jon Berasategi zuzendari nagusiak 24/25 denboraldiaren itxiera ekonomikoaren balantzea eta 25/26 denboraldiaren aurrekontua azaldu ditu.

Jarraian, AC Aurreraren lau ardatzetako arduradunek labur azaldu dituzte urte berrirako ezarritako helburuak.


Mahai-ingurua Iñaki Williams, Irene Oguiza, Iñigo Lekue, Ane Azkona eta Pello Bilbaorekin

Aurkezpenen ondoren, mahai-inguru bat egin dute lehen taldeetako kapitainek, Iñaki Williamsek eta Irene Oguizak, eta Pello Bilbao txirrindulari bizkaitar ospetsuak, Cris Garcia emakumezkoen lehen taldeko prentsa-buruak zuzendutako solasaldi batean.

“Taldearen garrantzia Athletic Cluben: kolektiboa da hazten eta urrutira iristen laguntzen diguna” izenburupean, Williamsek, Oguizak eta Pello Bilbaok talde-jokoak kirolean duen garrantziari buruzko iritziak partekatu dituzte. Jokalekutik haratago doan garrantzia da, eta horren onurek banakotasunen balioa biderkatzen dute.