Club Athletic: sarrerak Atalanta BC taldearen aurkako partidarako

Club Athletic: sarrerak Atalanta BC taldearen aurkako partidarako

Urtarrilaren 21ean, asteazkenean, 21:00etan Gewiss Stadium zelaian jokatuko den partida ikusteko aukera izango dute Club Athleticeko jarraitzaileek

Zabalik dago Atalanta BC taldeak eta Athletic Clubek Gewiss Stadium zelaian jokatuko duten Champions Leagueko partida ikusi nahi duten Club Athleticeko jarraitzaileentzat webguneko "Nire kontua"-n izena emateko epea. 65 sarrera bideratuko dira kolektibo honentzat, 30€-tan bakoitza.

Kideek banaka eta bikoteka eman dezakete izena, baina biek izan behar dute kide. Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.

 

SARRERA ESKATU
 

Eta honelako zozketetan parte hartu nahi baduzu eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, bat egin orain eta hasi abantaila guztiez gozatzen!
 

* Irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 48 orduetan ordainketa egin dezaten Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.