"Bigarren golak min egin digu"

"Bigarren golak min egin digu"

Ernesto Valverdek onartu duenez, "porrot gogorra da, Europako postuetatik urrun utzi gaituelako"

Athletic Clubek RCD Espanyolen aurka galdu egin du 2025ean San Mamesen jokatutako azken partidan. "Bigarren golak min egin digu, baina egia da joko gehiago falta izan zaigula, arrisku gehiago sortzeko", adierazi du. "Porrota gogorra da, suposatzen duenagatik eta egon nahi dugun Europako posizioetatik urrun uzten gaituelako", onartu du.

Urtea amaitzear da eta Ernesto Valverdek autokritikaz egin du balorazioa: "Urteko azken norgehiagoka izan da. Urtea ona da, Txapeldunen Ligan gaude. Baina denboraldi erdi honetan ez gara emaitza onak izaten ari. Neurketa gehiegi galtzen ari gara. Zenbakiak, iazko datuekin alderatuta, ez dira onak, okerragoak dira. Iaz gure maila gorenean egon ginen eta aurten ez gaude maila berean. Horri erantzuna eman behar diogu".