Cristina Lora abeslaria, San Mamesen
Sevillako artistak, Athletic Cluben jarraitzaile sutsuak, bisita egin dio Klubari bere aitarekin batera txapelketa irabazi eta astebetera
Cristina Lora, Operación Triunfo 2025eko irabazlea, San Mamesen izan da, telebista saio musikalaren irabazle izendatu eta astebete eskasera.
Sevillarrak, Mairena de Aljarafekoa bera, harrotasunez adierazi du beti Athletic Clubarekiko duen grina. Sentimendu hori behin baino gehiagotan adierazi du programan izan den bitartean, eta jatorri familiar argia du. Cristina "Luismi" bere aitarekin etorri zen Katedralera, hark txikitatik irakatsi baitzion Athleticenganako maitasuna.
Bisitan zehar, abeslariak eta bere aitak San Mamesen partida baten atarikoa nola egiten den ezagutu ahal izan zuten soropiletik bertatik, eta ondoren, Palkoan, Jose Angel Iribar eta Jon Uriarte presidentea ezagutu zituzten. Gainera, partidaren ostean, Iñaki Williams lehoien kapitainarekin eta Alex Berenguer Espanyolen aurkako golegilearekin hitz egiteko aukera izan zuten.
Cristina bereziki hunkituta agertu zen Athleticekin bere ametsetako bat betetzeagatik, bere bizitza pertsonal eta profesionaleko une berezi batean.

