Club Athletic: sarrerak CA Osasuna taldearen aurkako partidarako

Club Athletic: sarrerak CA Osasuna taldearen aurkako partidarako

Urtarrilaren 3an, larunbatean, 16:15ean, Sadarren jokatuko den partida ikusteko aukera izango dute Club Athleticeko kideek

Dagoeneko zabalik dago, abenduaren 26ko 10:00ak arte, CA Osasuna taldeak eta Athletic Clubek jokatuko duten LaLigako partida ikusi nahi duten Club Athleticeko jarraitzaileentzat webguneko "Nire kontua"n izena emateko epea. 


Kideek banaka eta bikoteka eman dezakete izena, baina biek izan behar dute kide. 29 sarrera daude kolektibo honentzat partida honetarako. Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.


SARRERA ESKATU


Eta honelako zozketetan parte hartu nahi baduzu eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, bat egin orain eta hasi abantaila guztiez gozatzen!


* Irabazleek San Mameseko leihatiletan jaso beharko dituzte sarrerak abenduaren 30ean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara. Irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 48 orduetan ordainketa egin dezaten Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.