35.000 athleticzalek baino gehiagok sarrera dute San Mameseko entrenamendurako

35.000 athleticzalek baino gehiagok sarrera dute San Mameseko entrenamendurako

Garaiz zaude Athleticek abenduaren 30ean, asteartean, 10:30ean, Katedralean egingo duen lan-saiorako doako txartela lortzeko

Datorren asteartean, abenduaren 30ean, San Mamesen ateak irekita egingo den entrenamenduaren deialdiak erantzun bikaina izan du zale zuri-gorrien aldetik. Lau egunen faltan, 35.241 gonbidapen baino gehiago bidali dira; beraz, giro aparta espero da zelaiko harmailetan.

Zuk ere entrenamendura joan nahi baduzu, doako sarrerak lor ditzakezu esteka honetan.

 

ENTRENAMENDURAKO SARRERAK ERRESERBATZEA 


San Mameseko ateak 09:00etan zabalduko dira eta DJ batek itxaronaldia musikarekin girotuko du lehoiak berdegunera irten arte (10:30ean). Lan saioa bukatzean, jokalariak harmailetara hurbilduko dira zenbait sorpesarekin. 
 

Sinadurarik edo argazkirik ez aparkalekuko irteeran

Athletic Clubek jakinarazi nahi du gizonezkoen lehen talde osoak San Mameseko entrenamendua amaitu bezain laster Bizkaiko hainbat ospitaletara joateko konpromisoa hartu duela. Beraz, jokalariak ezingo dira zelaiko irteeran gelditu autografoak sinatzeko edo argazkiak ateratzeko.