Club Athletic: CA Osasuna-Athletic Club partidarako sarrerak irabazi dituzten kideak

Club Athletic: CA Osasuna-Athletic Club partidarako sarrerak irabazi dituzten kideak

Iruñan jokatuko den hurrengo neurketarako 29 sarreretako bat erosteko aukeraren zozketan zure kodea saritua izan den kontsultatu

Behin sarrerak eskatzeko epea amaituta, 209 jarraitzaile baliodunek 291 sarrera eskatu dituzte (kontuan izanik azken hiru zozketetan sarituak izan diren eta sarrera jaso ez duten parte hartzaileak zigortuta geratzen direla). Club Athleticerako 29 sarrera erreserbatuta daudenez, zozketa egin dugu eta 203 zenbakia izan da saritua.

Kontsultatu zure jarraitzaile kodea Osasunaren aurkako hurrengo partidarako 29 sarreretako bat erosteko aukeraren zozketan saritua izan den.

Saridunek laster jasoko dute posta elektroniko bat erosketa-estekarekin. Asteleheneko, hilak 29ko, 12:00ak baino lehen ordaindu beharko dute. Sarrera bakoitzak 30€ balio du.