
Athletic Clubek ohiko bisita egin du Gurutzeta, Basurto eta IMQra
Athletic Clubek ohiko bisita egin du Gurutzeta, Basurto eta IMQra
Lehen talde zuri-gorriko futbolariek poza, ilusioa eta opariak eraman dizkiete ospitaleratutako haurrei
Gurutzeta, Basurtu eta IMQ Zorrotzaurrre ospitaleek Athletic Cluben bisita jaso dute astearte honetan eguerdian. Jai egun hauetan ohikoa den bezala, lehoiek ospitaleetara hurbildu nahi izan dute, eta poza, ilusioa eta opariak eraman nahi izan dizkiete eriondo dauden haurrei.
Gabonetako bisita honek bat egin du Athletic Club Fundazioak urtean zehar Osakidetzarekin eta IMQrekin lankidetzan garatzen dituen ekimenekin, osasun zentroetan dauden gazteenekin batera egoteko.
Athletic Club, ilusioaren sinonimo
Futbol Pasilloarekin gertatzen den bezala – hau da, ospitalean dauden adingabeekin partidatxo bat jokatzea –, jokalarien presentzia oparirik onena balitz bezala ospatzen da.
Bisitaldian, futbolariek opari zuri-gorriak banatzen dituzte, argazkiak egiten dituzte eta sinatutako argazkiak eskaintzen dituzte, baina haiekin egoteak ez du parekorik. Futbolariaren hurbiltasuna gaixotasunean ilusioa pizteko unea da haurrarentzat, eta suspertzeko animoa.
San Mamesen ateak zabalik entrenamenduari amaiera bikaina jartzeko modurik onena: ospitalizazioagatik joaterik izan ez duten umeez oroitzea. Hori Athletic ere bada.
