
Lehoiek 30.051 ikusleren berotasuna jaso dute San Mamesen
Lehoiek 30.051 ikusleren berotasuna jaso dute San Mamesen
Gabonetako oporrak aprobetxatuz, milaka athleticzale bertaratu dira Athletic Cluben lehen taldeak Katedralean egin duen ate irekiko lan saioan
Athletic Clubek zaleen berotasuna sentitu du astearteko jardunaldi berezi honetan. Lehoiek ate irekitako lan saioa osatu dute gaur goizean San Mamesen, 30.051 athleticzaleen begirada arretatsuaren aurrean. CA Osasuna taldearen aurkako neurketa ate-joka dagoen honetan, zale zuri-gorriek ez dute aukera galdu nahi izan Ernesto Valverderenak gertutik ikusi eta animatzeko.
2025ari agur zoragarria familia zuri-gorriarentzat, 2026an etorriko diren erronkei aurre egiteko indarrak banatzeko era paregabea. Lehoiekin batera, batez ere, txikienek gozatu dute, saioaren amaieran opari batzuk jaso baitituzte beren idoloen eskutik.
🎁 Opari banaketa San Mameseko entrenamendua amaitzerakoan!
— Athletic Club (@athletic_eus) December 30, 2025
Eskerrik asko larunbateko neurketarako energiaz betetzera hurbildu zareten guztioi.#OsasunaAthletic #AthleticClub 🦁pic.twitter.com/d1QmjAh7EN
Erlazionatutako partidak
CA Osasuna - Athletic Club


