
“2026 urteko helbruua Osasunari irabaztea da”
“2026 urteko helbruua Osasunari irabaztea da”
Athletic Clubek urte berriko lehen partida eta lehen itzuliko azkena jokatuko ditu bihar Sadarren, "puntuak berreskuratzeko" asmo argiarekin
"2026ko helburua Osasunari irabaztea da. Partida oso zaila dugu bihar, dituen 18 puntuetatik 16 etxean lortu dituen aurkariaren aurka. Hori da gure helburu nagusia. Neurketa bat geratzen zaigu lehen itzulia amaitzeko eta bidean utzi ditugun puntuak berreskuratzen joan behar dugu. Borrokara joan beharra dago". Argi eta garbi mintzatu da Ernesto Valverde bihar Sadarren CA Osasunaren aurka jokatuko duen partidaren atarian eman duen prentsaurrekoan.
2026am hasteko eta LaLigako lehen itzulia amaitzeko derbia: "Bi garaipen on lortu dituzte etxean. Uste dut konfiantzaz eta alaitasunez egongo direla jokoari begira. Gai taktiko batzuk aldatuz joan dira eta plantilla indartu dute. Ikusten dut talde indartsua eta gainditzeko zaila dela, eta espazioak dituenean, arrisku handiko taldea da goian dituen jokalariak aintzat hartzen baditugu. Norgehiagoka gogorra izango da, derbia delako eta asko dagoelako jokoan. Partida horretan mugarri nahikoak daude oso prestatuta joateko eta motibazio maila altua izateko".
Valverdek aitortu duenez, azken egun hauetan taldeak urte berrian taldeak denboraldiaren lehen erdian daraman dinamika alda dezan lan egin du: "Hausnarketa txiki bat egin behar izan dugu denboraldi erdi honen inguruan. Gauza batzuk ezinhobeak dira, baina beste batzuk hobetu eta zentratu egin behar ditugu. Asmatu egin behar dugu, baina ligan jokatu ditugun neurketen erdiak galdu ditugu. Dinamika positibo batera itzuli nahi dugu, haren bila joan behar dugu. Horretan jarraituko dugu".
Azkenik, hauxe da Athleticek Arabian jokatuko duen Superkoparen edizio berriari buruz entrenatzaile zuri-gorriak adierazi duena: "Arabiara joatea prestigioa da guretzat. Titulu bat irabazteko aukera dugula esan nahi du. Gure zaleak egotea gustatuko litzaigukeen arren, errespetuz jokatu behar dugu".
Erlazionatutako partidak
CA Osasuna - Athletic Club


