
Kluba |
Athleticek ohiko norgehiagoka jokatu du prentsaren aurka
Athleticek ohiko norgehiagoka jokatu du prentsaren aurka
Klubeko langileek eta kazetari taldeak golik gabe berdindu dute Lezaman
Athletic Clubek ohiko lagunarteko partida jokatu du gaur, 12:45ean, Lezaman. Klubeko langileen eta kazetari talde baten arteko partida izan da, eta Jon Uriarte Klubeko presidenteak bertan izan da.
Josetxu Urrutia Klubeko zuzendaritzako kideak ere hartu du parte partidan, eta berdinketan amaitu da.
Ohikoa den bezala, topaketaren ondoren luntx txiki bat eskaini zaie bertaratutakoei, Klubaren eta prentsaren arteko giro onak markatutako egunari amaiera emanez.
