Club Athletic: Real Sociedad, Levante UD edo Elche CF taldeen aurkako partidetarako sarrerak eskuratu

Club Athletic: Real Sociedad, Levante UD edo Elche CF taldeen aurkako partidetarako sarrerak eskuratu

Urtarrileko galderaren saria Real Sociedad, Levante UD edo Elche CF taldeen aurkako partidetarako sarrera bikoitza da hiru irabazle desberdinetarako

Hilero bezala, Club Athletic-ek bere jarraitzaileei lehiaketa batean parte hartzea proposatzen die, non Athleticen historia edo gaurkotasunarekin zerikusia duen galdera bat egiten zaien. Oraingo honetan, hiru irabazleentzako saria Real Sociedad, Levante UD edo Elche CF-ren aurkako neurketarako sarrera bikoitza izango da.

Urtarrileko galdera honako hau da: ZEIN JOKALARIK JASO ZUEN ATHLETIC CLUBEN ETA PSG-REN ARTEKO CHAMPIONS LEAGUEKO PARTIDAKO JOKALARIRIK ONENAREN SARIA?

Club Athletic edo Club Athletic Premium kidea bazara eta erantzuna baldin badakizu, sartu zure kredentzialekin "Nire kontua" eremuan eta parte hartu!

Abenduko lehiaketan “Athletic Clubeko zein jokalari iritsi zen Donostiako alkate izatera?” galdetu genuen. Erantzun zuzena Vega de Seoane zen. 1244 kidek parte hartu zuten eta 578-k erantzuna asmatu zuten. Zozketaren ondoren, irabazle bat dugu:

- 22.896 zenbakia duen kidea: Athletic Clubeko kamisetaren irabazlea.
 

Club Athleticekoa oraindik ez bazara, egin zaitez kide orain!