
Emozio handiko urtarrila lehoientzat
Emozio handiko urtarrila lehoientzat
Athleticek ligako lau partida zail eta Supercopako finalerdia jokatuko ditu FC Barcelonaren aurka, Castellonen
Gabonetako etenaldi luzea gaindituta, neskak joan den urtarrilaren 2an hasi ziren urte berriko entrenamenduekin. Azken partida abenduaren 19an izan zen, CE Europaren aurkako kanporaketan, eta Kopako final-laurdenetarako txartela lortu zuten. Deskonektatzeko eta atseden hartzeko denborarekin, zurigorriek Liga F-ko lau partdiei aurre egin beharko diote urtarrilean eta agian egutegiko erronkarik zailena, FC Barcelona garaitzea izango da. Gainera, Athleticek berria den lehiaketa batean izango da Supercopan eta merezimenduzko titulu bat lortuko luke.
2026ko lehen norgehiagoka larunbat honetan, urtarrilaren 10ean, 15:00etan iritsiko da. Zuri-gorriek FC Badalona Women talde berrituarekin itxiko dute lehen itzulia Lezaman. Lehiaketa erregularreko denboraldia honetan ezagutzen ez dugun azken aurkaria da eta Javi Lergek zuzentzen duen taldeak baino hiru puntu gutxiago ditu. Denboraldi irregularra bizitzen ari dira katalanak, iaz in extremis maila eta proiektua gainditu ostean. Bartzelonako klubak izena aldatu du, eta Badalona izan da orain hasiera batean Les Planes hirian kokatutako taldeari izena eman diona. Denboraldi honetan, urrunago joan gabe, bi entrenatzaile kargutik kendu dituzte eta Marc Ballester interinoak bere gain hartu du talde badalonarra arriskutik urruntzeko erronka.
Lehen hartu-eman honen ostean, Athleticek astebete emango du estu, etxetik kanpo irteera bikoitzarekin. Asteartean, urtarrilaren 13an, Valdebebasen jokatuko dute Supercopako partida, Real Madriden aurka. Merengeak bigarrenak dira, eta beste urte batez jarraitzen diote FC Barcelona taldearen arrastoari. Joaneko partidan San Mamesen irabazi zuten, zurigorrien arteko norgehiagoka garratz batean.
Madridera joan eta bost egunera, Tenerifera bidaituko da talde zuri-gorria, Heliodoro Rodriguez Lopez zelaian lehen aldiz jokatzeko. Kanariar Uharteetako taldeak eta Eder Maestre teknikari bizkaitarrak bideak banandu berri dituzte, eta Yerai Martinek, SD Eibarreko mister ohiak, Tenerifeko taldeak zuzenduko ditu orain. CD Tenerife bosgarren doa sailkapenean eta maila ona ematen ari da. Lehoiek Lezaman jokatu zuten lehen aurkaria izan zen (0-0 bukatu zen partida hura) eta taldeak lehiatzeko zuen gaitasuna erakutsi zuen. Ezer berririk ez.
Supercopa Castalian, FC Barcelonaren aurka
Astea etxeko norgehiagoka bikoitzarekin amaitzen denean, Athleticek maletak egingo ditu berriro Castellora joateko. Supercopa jokatuko du lehen aldiz, joan den ikasturtean laugarren postuan sailkatu baitzen. Txapelketa honetan ligako elitearekin elkartuko da, finalerdietan Ligako, Kopako eta Supercopako txapelduna den FC Barcelonaren aurka neurtuko baita. Beste norgehiagoka, Real Madridek eta Atleticok jokatuko dutena izango da. Partidak Skyfi Castalia zelaian jokatuko dira, CD Castelloko futbol-zelaian.
FC Barcelona eta lehoiek arteko finalerdia urtarrilaren 21ean jokatuko da, asteazkenean, 19:00etan, eta irekian emango dute telebistan. FC Barcelona ezustean harrapatuz gero, Athleticek larunbatean, hilaren 24an, jokatuko du titulua, leku eta ordutegi berean.
Madridetik, Tenerifetik eta Castellondik igaro ostean, Athletic etxera itzuliko da, urtarrilean azken asteburuan etxean amaitzeko (urtarrilak 31 / otsailak 1). Lergakoek Liga F-ko 18. jardunaldian RCD Espanyol hartuko dute Lezaman, ordutegia zehazteke dagoela, eta laster Kopako final-laurdenak partida bakarrera jokatuko dituzte asteazken honetan, urtarrilaren 7an, arratsaldean, ezagutuko den aurkari baten aurka.
Esan bezala, urtarrila emozio handiekin hasiko da zurigorri gazteentzat, denboraldi hasiera deseroso bati buelta ematen jakin baitzuten, eta orain ikusteko dago 2025eko erritmo geldiezina ez lasaitzea lortzen baduten.
