Club Athletic: sarrerak RCD Mallorca taldearen aurkako partidarako

Club Athletic: sarrerak RCD Mallorca taldearen aurkako partidarako

Urtarrilaren 17an, larunbatean, 16:15ean, Mallorca Son Moix zelaian jokatuko den partida ikusteko aukera izango dute Club Athleticeko kideek

Dagoeneko zabalik dago, urtarrilaren 9ko 10:00ak arte, RCD Mallorca taldeak eta Athletic Clubek jokatuko duten LaLigako partida ikusi nahi duten Club Athleticeko jarraitzaileentzat webguneko "Nire kontua"n izena emateko epea. 

Kideek banaka eta bikoteka eman dezakete izena, baina biek izan behar dute kide. 14 sarrera daude kolektibo honentzat partida honetarako. Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.

SARRERA ESKATU

Eta honelako zozketetan parte hartu nahi baduzu eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, bat egin orain eta hasi abantaila guztiez gozatzen!


* Irabazleek San Mameseko leihatiletan jaso beharko dituzte sarrerak urtarrilaren 13an, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara. Irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 48 orduetan ordainketa egin dezaten Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.