
Club Athletic: Athletic Club-Real Sociedad partidarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club-Real Sociedad partidarako sarrerak
Club Athleticeko kideek 2025/26 denboraldiko LaLiga 22. jardunaldiko neurketarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra urtarrilaren 12an, astelehenean, hasiko da
Oraindik data eta ordua zehaztu gabe duen Athletic Club-Real Sociedad neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa urtarrilaren 12ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.
Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!
