
“Gure erronka bolada ona luzatzea da”
“Gure erronka bolada ona luzatzea da”
Lau garaipeneko bolada eten zuen Gabonetako atsedenaldi luze baten ostean, Athleticek larunbat honetan Lezaman urte berriko lehen neuketako jokatuko FC Badalona Women taldearen aurka
Gabonetako etenaldiaren ostean, Liga F txapelketa berriz ere martxan da eta bihar, 15:00etatik aurrera, Athletic Clubek lehen itzuliaFC Badalona Women taldearen aurka itxiko du. Lehoiek etxean jokatuko dute, eta 2025e bukatu zuten une gozoari luzapena eman nahiko diote. Javi Lergak agerraldia egin du gaur goizean talde katalanaren aurkako urteko lehen norgehiagokaz hitz egiteko.
“Errendimenduari dagokionez, gurekin antzekotasun batzuk dituen taldea da. Argudio asko dituzte erasoko gunean, oso jokalari onak dituzte eta nahiz eta erregulartasun pixka bat izatea kostatu zaien, sailkapenaren erdian kokatuta daude. Guretzat neurketa hau garrantzitsua da bolada eta sentsazioak luzatzen jarraitzeko”, esan du teknikariak biharko hitzorduari buruz.
Neurketaz beteriko urtarrila
Zuri-gorriek ligako lau partida eta Supercopa jokatuko dituzte urtarrilean, eta entrenatzaileak badaki jokalari guztiak zelairatu beharko dituela. “10 egunetan lau norgehaigoka ditugu, zama handia da”, esan du. “Gure jokalarien osasuna ere zaintzen saiatuko gara. Prestatu dugun plangintzara ondoen egokitzen direnak jarriko ditugu. Bihar hiru puntuak aurrera ateratzen saiatuko gara eta amaitzen denean Real Madriden neurketan pentsatzen hasiko gara”, dio Lergak.
Zuri-gorrien denboraldiaren bilakaera oso positiboa izan da hasiera negargarri baten ondoren. Nafarrak aitortu duenez, taldea une onean dago orain, urriaren 12an Real Madriden aurka galdu zuen azken partida gogoratu du, eta Athleticek hiru partida bakarrik galdu ditu ikasturte honetan (FC Barcelona, RC Deportivo eta Real Madrid). "Erronka bolada honi eustea da", esan du Javi Lergak. Sasoi hasieran taldeari irabaztea kosta zitzaion arren, lanean burubelarri jarraitzen zuen, "batuta egon ginen eta aurrera egin dugu. Orain etorkizunari baikortasunez begiratzen diogu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - FC Badalona Women


