
Manex Lozano, Real Racing Club taldera utzita
Manex Lozano, Real Racing Club taldera utzita
CD Basconiako aurrelari eta Athleticekin Youth Leagueko goleatzaileak, 18 urterekin LaLiga Hypermotionen jokatuko du maileguan denboraldi amaierara arte
Athletic Clubek eta Real Racing Clubek akordioa lortu dute Manex Lozano aurrelari gazteak CD Basconiatik LaLiga Hypermotionen jokatzen duen talde kantabriarrera jauzi egin dezan denboraldi amaierara arte.
Youth League txapelketan sei golekin Athletic Clubeko goleatzaile nagusia den Lozanok, aurrerapauso garrantzitsua emango du bere prestakuntzan. Akordioak neurketak ez jokatzean oinarritutako penalizazio klausulak eta banakako zein taldeko lorpenengatik bonusak barnebiltzen ditu.
Aurrelari iruindarrak zortzi gol egin ditu aurtengo txapelketetan, eta 23 egin zituen pasa den urteko Ohorezko Gazte Mailan. Gaur bertan hasiko da Kantabriako taldean jokatzen, Athleticek utzitako Peio Canales jokalariarekin batera.
Espainiako 19 urtez azpiko selekzioak deitu berri duen jokalariak hirugarren denboraldia du Lezaman, Oberenatik etorri ostean. Lozano Klubaren itxaropen handia da.
Erlazionatutako jokalariak

