
Athletic Club-FC Barcelona, emakumezkoen Supercoparen finalaurreko partidarako sarrerak
Athletic Club-FC Barcelona, emakumezkoen Supercoparen finalaurreko partidarako sarrerak
Urtarrilaren 21ean, asteazkenean, Castellon de la Planako SkyFi Castalia zelaian jokatuko den partidarko sarrerak eskuratzeko bazkideen izen-ematea zabalik
Athletic Club eta FC Barcelona emakumezkoen Supercoparen finalaurreko partidarako RFEF-k honako sarrera hauek prestatu ditu Athletic Cluben zaleentzako:
- Preferencia: 1.000 sarrera (14€)
- Fondo: 1.500 sarrera (12€)
- Tribuna: 100 sarrera (17€)
Neurketa horretarako sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek Bazkideen Txokoan eman dezakete izena (Prozesuetan izena ematea / Kanpoko partidetarako sarrerak) Klubeko webgune ofizialean. Izena emateko epea: urtarrilaren 12 (astelehena) egunean hasi eta urtarrilaren 14 (asteazkena) egunean bukatuko da, 10:00-ak arte.
Club Athleticeko 130 kidek ere partida ikusteko aukera izango dute, eta euren arlo pertsonalean eskatu dezakete urtarrilaren 14a, asteazkena, 10:00ak arte. Kontsulta itzazu Club Athletic zozketaren araudia.
SARRERA ESKATU
Epe hau bukatuta, eskatzaile bakoitzak mezu elektroniko bat jasoko du, beharreko lotura eta pasahitzarekin, zuzenean RFEF-ren webgunean sarrera lortzeko.
Erlazionatutako partidak
FC Barcelona - Athletic Club


