
Valverde: "Aurrerapausoa eman nahi dugu"
Valverde: "Aurrerapausoa eman nahi dugu"
Entrenatzaileak, biharko Kopako Cultural Leonesaren aurkako partidaren garrantziaz jabetuta, norgehiagoka denboraldiko "une erabakigarrian" iritsiko dela ohartarazi du
Athleticek bihar jokatuko du Leongo Erresuman Cultural Leonesaren aurka Kopako final-laurdenetarako txartela. Ernesto Valverdek KO txapelketak klubarentzat duen garrantzia azpimarratu du: "Kopak asko esan nahi du guretzat. Titulu bat irabazteko aukera bat da, urtero bezala. Badakigu zaila dela, baina aukerak beti daude hor".
Aurkariari buruz galdetu diotenean (Andorra eta Levante Kopatik kanpo utzi ditu), talde "ondo egituratua" dela onartu du entrenatzaile zuri-gorriak, "asmatzen duten aurrelariekin eta bloke trinkoarekin. Zailtasun handiko topaketa izango da". Zigandari dagokionez, Valverdek esan du lotura berezia duela berarekin: "Kukok eta biok gauza asko bizi izan ditugu elkarrekin. Futbolak duena da, hainbeste gauza partekatzen dituzunean, pertsona horri lotuta zaude".
Taldeak Barçaren aurka Superkopan azken porrota jaso duen arren, "aurrerapausoa eman nahi dugu. Denboraldiko une erabakigarrian gaude, etxetik kanpo lau partida jarraian jokatuta eta gauza asko erabakitzeke. Biharko norgehiagoka behin betikoa da eta erabat zentratuta gaude".
Erlazionatutako partidak
CyD Leonesa - Athletic Club


