
Olatz Santanak Athleticekin debuta egin du
Olatz Santanak Athleticekin debuta egin du
Hernaniko jokalariak Athleticek Real Madrid taldeari irabazi zion Liga F-ko 17. jardunaldian bere lehen minutuak jokatzeko abagunea izan zuen
Olatz Santanaren debuta Athleticek, lehen aldiz Alfredo Di Stefanon, Real Madrid garaitu zuenean izan zen. 28 urteko atezaina Adriana Nanclaresen ordez zelairatu zen hirugarren minutuan, berdegunea utzi baitzuen buruan kolpe handia jaso ondoren.
Lehen zatian, gipuzkoarrak oin ikusgarria atera zuen Caroline Weirren burukada gelditzeko. Bigarrengoan, Weirrek beste burukada bat izan zuen, eta garaile atera zen berriro atezaina. Beste jaurtiketa bat ere gelditu zuen, hurbil-hurbiletik.
1. zenbakia bizkarrean duela, Santana zurigorrien atea defendatzen duen 14. atezaina da, Capa, Uguzne, Luke, Leguina, Cárcamo, Otxoa de Zuazola, Guarrotxena, Landa, Tirapu, De la Nava, Peña, Quiñones eta Nanclaresen atzetik.
Erlazionatutako jokalariak

Erlazionatutako partidak
Real Madrid - Athletic Club


