Club Athletic: Athletic Club - Levante UD neurketarako sarrerak (23. J-LaLiga)

Club Athletic: Athletic Club - Levante UD neurketarako sarrerak (23. J-LaLiga)

Club Athleticeko kideek 2025/26 denboraldiko LaLiga EA Sportseko hogeita hirugarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra urtarrilaren 19an, astelehenean, hasiko da

Otsailaren 8ko asteburuan, oraindik data eta ordua zehaztu gabe, San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Levante UD neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa urtarrilaren 19ko 10:30ak arte egongo da aktibatuta.


SARRERAK CLUB ATHLETIC
 

SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM


Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!