
AC Aurrera: seigarren seihilekoaren jarraipena
AC Aurrera: seigarren seihilekoaren jarraipena
2025eko uztaila eta abendua bitarteko aldiari dagokion balantzeak Klubaren Ekintza Planaren lau jarduera-ardatzekin lotutako 15 interes-puntu nabarmentzen ditu.
Athletic Clubek, bere bazkideekin hartutako konpromisoa betez, beste seihileko batez bere bazkideei webgunearen Txokoaren bidez jakinarazten die 2023/26 AC Aurrera Ekintza Planaren aurrerapenari buruzko guztia.
Gardentasun-ariketa honen bidez, Klubak kontuak ematen dizkie bere bazkideei, Athleticentzat 2026ko ekainera arte markatutako ibilbide-orriko aurrerapen-maila zuzenean ikusi, ulertu eta egiaztatu ahal izan dezaten.
Emaitzen jakinarazpena
Dokumentu honetan, AC Aurreraren 18 zutabe estrategikoetako bakoitzaren betetze-maila adierazten da, seigarren seihilekoa bete ondoren (2025eko uztailaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra), bai eta lau jarduera-ardatzetan lortutako emaitza nagusiak ere.
DOKUMENTUA DESKARGATU
Bi faktore horiek kontuan hartuta, hauek dira Ekintza Planaren 15 emaitzak, Klubak bere laugarren seihileko balantzean nabarmentzen dituenak.
1. ARDATZA: EXIJENTZIA, LIDERGOA ETA KIROL-ARRAKASTA
1. Gizonezkoen lehen taldeko emaitzak*:
• 8. postuan Ligan (23 puntu eta 5 puntu gutxiago 6. sailkatuarekiko, partida bat gehiagorekin)
• 28. postua Champions Leaguen (play-offetarako sailkatzeko 24.etik 2 puntura)
• Kopako final-zortzirenetarako sailkatuta
2. Merkatu-balioaren %19ko murrizketa (Transfermarkt) 375m €-tik, 24/25ean, 303m €-ra, 25/26an. 4. balio absolutu handiena ligan (+33m €, 5.arekin alderatuta) eta 4.a hazkundean.
• Debuta Bilbao Athleticetik: Alejandro Rego, Ibon Sanchez, Asier Hierro eta Selton Sanchez
• Fitxaketak: Jesus Areso eta Aymeric Laporte
• Lagapenaren ondoren itzultzea: Nico Serrano eta Urko Izeta
3. Emakumezkoen lehen taldeko emaitzak*:
• 8. postuan ligan (19 punturekin eta 7 puntu gutxiago 4. sailkatuarekiko).
• Kopako final-laurdenetarako sailkatuak
4. Emakumezkoen lehen taldea indartzea:
• Igoerak emakumezkoen B taldetik: Nerea Benito, Elene Gurtubay, Oihana Agirregomezkorta eta Thais Pargaray
• Fitxaketak: Olatz Santana eta Ane Campos
• Lagapenaren ondoren itzultzea: Eider Arana.
5. Harrobia erakartzea, fidelizatzea eta garatzea
• Scouting prozesuen eta egituraren berrantolaketa eta emakumezkoen futboleko informazio-sistemaren ezarpena
• %100eko arrakasta gizonezkoen oinarri-futbola erakartzean eta berritzean
• Harrobia fidelizatzeko programa (belaunaldien arteko jarduerak eta Herri Harmaila esperientzia)
• 360 banakako lana harrobiaren gainerakoetara hedatzea eta Bilbao Athleticen eta Basconian sendotzea
(* Emaitzak 2025/12/31ra arte)
2. ARDATZA: ERAGIN SOZIALA ETA GOBERNANTZA ARDURATSUA
6. 48.327 pertsonen bertaratzea batez beste San Mamesera (-%0,5 24/25aren 48.577rekiko, 250 gutxiago).
• LaLigako batez besteko 4. bertaratzerik onena
7. Omnikanalitatea athleticzaleei arreta ematean (aurrez aurrekoa, telefonoa, WhatsApp, Txokoa, emaila)
8. Peñekin eta peñakideekin lotura handiagoa
• 15.000 peñakide erroldatu dira Peñen Txoko berrira sartzeko aukeraz
• Zuzendaritza-Batzordearen Peñekin topaketak 3 eremu geografikotan: Levante, Katalunia eta Galizia
9. 2024 Athletic Club Fundazioaren iraunkortasun txostena: 21 milioi euroko balio sozial integratua
10. SUPERTXAPELDUNAK proiektuaren aurkezpena, UEFA Foundation, Osakidetza, IMQ ets UEFA Foundationekin lankidetzan
11. Haur errefuxiatu palestinarren proiektua abian jartzea UNRWA Euskadiren eskutik
12. Nazioarteko proiekzioa:
• FOLLOW SOMETHING UNIQUE kanpaina. Dortmund, Newcastle eta Pragan egina.
• THINKING FOOTBALL FILM FESTIVAL 2025 jaialdiaren ospakizuna
• Lehen mailako nazioarteko 14 inpaktu (BBC Sport. The Guardian, NY Times, Sky Sports)
3. ARDATZA: JAUZI EKONOMIKOA ETA IRAUNKORTASUNA, DIRU-SARRERAK ARDATZ HARTUTA
13. +4 milioi euro, 25/12/31n lortutako merkataritza-sarreretan (30 m €), 24/12/31rekiko (26 m €).
• Partida bakoitzeko eta joan den denboraldiko tiket-sarrerak %12 handitzea, bazkideek klubari egindako lagapenak %10 igo direlako eta salmenta-prozesuak eta -bideak optimizatu direlako.
• 450 k €-ko gehikuntza babesle berriengatiko diru-sarreretan
14. Athleticzaleen komunitatea gero eta handiagoa eta fidelizatuagoa
• 18,6 milioi jarraitzaile sare sozialetan (lehenengoa jarraitzaileen ehunekoen hazkundean)
• 61.000 karnet athleticzale erregistratu dira
4. ARDATZA: ERRENDIMENDU GORENEKO ANTOLAKETA, KULTURA ETA KUDEAKETA
15. Identifikazio digital bakarreko sistema (Single Sign On) sendoa, segurua eta eskalagarria kanal digitaletan

