Informazio erabilgarria Bergamora joango diren athleticzaleentzat

Informazio erabilgarria Bergamora joango diren athleticzaleentzat

1.500 zale inguru joango dira Italiara Txapeldunen Ligako Atalanta BC taldearen aurkako norgehiagokara

Athleticek 1.500 jarraitzaile ingururen babesa izango du Bergamora egingo duen joan-etorrian, Txapeldunen Ligako multzoen faseko zazpigarren jardunaldia dela eta. Datorren asteazkenean, urtarrilaren 21ean, Atalanta BC taldearen aurka jokatuko du Athleticek Stadio di Bergamon, 21:00etan.

Bidaia esperientzia eta estadiorako sarrera errazteko asmoz, talde italiarrak eta hiriko agintariek honako argibide hauek partekatu dituzte zale zuri-gorrientzat:

  • Meeting point. Zale zuri-gorrien topagunea Piazzale delgi Alpini izango da, hiriaren beheko aldeko gune historikoan, Bergamoko tren-geltokitik gertu. Plazan janari eta edari eskaintza egongo da, baita zaleentzako komunak ere.
     
  • Autobus zerbitzua zelaira. Athletic Clubeko zaleentzako autobus zerbitzu berezia egongo da Meeting Pointetik (Piazzale degli Alpini) estadioko harmaila bisitariaren sarreraraino, eta puntu berera itzultzeko ere, partida amaitutakoan. Zerbitzu hau doakoa izango da.
     
  • Estadiora anezka-zerbitzu horren bidez joan beharko da nahitaez (gurpil-aulkiaren erabiltzaileentzat ere egokituta dago).
     
  • Ez dago baimenduta zaleen 'kalejira' edo martxa zelaira.
     
  • Bergamon saihesteko tokiak. Bergamoko Poliziak hala aginduta, gune hauetara ez joatea eskatzen zaie zaleei (NO GO ZONE): estadioaren iparraldeko harmaila; estadioaren hegoaldeko harmaila; estadioaren ekialdeko harmaila (Rinascimento tribuna); Giulio Cesare vialea; Piazzale dello Sport; Via dei Celestini; Pub/Bar «Il Baretto»; Redona auzoa; Conca Fiorita auzoa; Borgo Santa Caterina auzoa; Corridoni bidea; Bianzana bidea. Gainera, arratsaldean Monterosso auzoa saihestea ere eskatu dute.
     
  • Zaleei eskatzen zaie muga horiek errespetatzeko, segurtasun-arrazoiengatik.
     
  • Stadio di Bergamora sarbidea. Athleticzaleak doako anezka zerbitzu ofizialarekin hurbildu beharko dira estadiora, eta estadioko 6. atetik sartuko dira 18:00etatik aurrera. Segurtasun-kontrolak egingo dira sarrerako tornuetan. Sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatzeko behar adinako aurrerapenaz joatea gomendatzen da.
     
  • Atalanta BCko segurtasun-langileek (stewards) zale bakoitzaren sarrerak eta NANa edo pasaportea egiaztatuko dituzte. Sarrerak nominalak direnez, steward-ek titularraren nortasuna egiaztatu ahal izango dute pasaportean edo nortasun-agirian agertzen diren datu pertsonalak egiaztatuz.
     
  • Baimendu gabeko objektuak. Argazki-kamerak, bateria eramangarriak, Ipad-ak, ordenagailu eramangarriak, aterkiak, banderak makilarekin, selfi makilak, botilak eta latak, beirak, piroteknia, motxila handiak...

  • Ezin da erre Stadio di Bergamon. 
     
  • Athletic Clubeko langileen laguntza. Zale zuri-gorriei esleitutako tornuetan peto arrosarekin eta Athleticen ezkutuarekin identifikatutako langileak egongo dira. Estadiora iristerakoan sor daitezkeen gorabehera edo zalantzekin laguntzeko eta ahalik eta lasterren sartzen laguntzeko egongo dira bertan.
     
  • Athleticek ezin izango du Klubaren kanal ofizialen bidez erosi ez diren sarreren gaineko inolako euskarririk, kudeaketarik edo erantzukizunik bere gain hartu.