
Lezama |
Eneko Ebroren lagapena FC Cartagenara
Eneko Ebroren lagapena FC Cartagenara
Bilbao Athleticeko jokalariak Lehen Federazioko taldean jokatuko du denboraldia amaitu arte
Eneko Ebro, Bilbao Athleticeko erdiko atzelaria, aurreko denboraldian LaLiga Hypermotionetik jaitsi zen FC Cartagenara joango da utzita, denboraldia amaitu arte.
22 urterekin, Lehen Federazioan 23 partida jokatu ditu harrobiko taldean, horietatik hiru denboraldi honetan eta gol bat Celta Fortunaren aurka, eta Kartagenan minutuak bilatuko ditu. Parte-hartzearen araberako aldagaiak eta banakako eta taldeko emaitzak eragiketan sartuko dira.
