Club Athletic: Valencia CF-Athletic Club partidarako sarituak (Kopa)

Club Athletic: Valencia CF-Athletic Club partidarako sarituak (Kopa)

Valentzian jokatuko den hurrengo neurketarako 25 sarreretako bat erosteko aukeraren zozketan zure kodea saritua izan den kontsultatu

Behin sarrerak eskatzeko epea amaituta, 98 jarraitzaile baliodunek 129 sarrera eskatu dituzte (kontuan izanik azken hiru zozketetan sarituak izan diren eta sarrera jaso ez duten parte hartzaileak zigortuta geratzen direla). Club Athleticerako 25 sarrera erreserbatuta daudenez, zozketa egin dugu eta 27 zenbakia izan da saritua.

Kontsultatu zure jarraitzaile kodea Valencia CF taldearen aurkako hurrengo partidarako 25 sarreretako bat erosteko aukeraren zozketan saritua izan den.

Saridunek laster jasoko dute posta elektroniko bat erosketa-estekarekin. Asteleheneko, hilak 26ko, 12:00ak baino lehen ordaindu beharko dute. Sarrera bakoitzak 30€ balio du.