
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Sporting CP
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Sporting CP
Asteazken honetan, 21:00etan, 2025/26 Champions Leagueko 8. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak
Athletic Clubek Sporting CP taldearen aurka jokatuko du San Mamesen asteazken honetan Champions Leagueko 8. jardunaldiko neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:
ATEAK IREKITZEA
San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN
Bazkideak San Mamesera sartzeko dokumentua honako hau izango da:
Txartela (fisikoa edo digitala app-an) Champions Leagueko Liga Faseko lau partidetako bonua aktibatu duten bazkideentzat.
Sarrera fisikoa San Mamesen Champions Leagueko Liga Faseko lau partiden txartela txarteldegietan aktibatu duten bazkideentzat.
Sarrerak partida jakin baterako erosi dituztenek (bazkideak, Gazte Abonoak, publiko orokorra) neurketa bakoitzeko sarrera berezia erakutsi beharko dute tornuetan.
TXARTELA LAGATU
Laga karneta beste pertsona bati (2 ordu lehenagoraarte) edo Klubari (24 ordu lehenagora arte) App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).
TXARTELDEGIEN ORDUTEGIAK
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak irekita egongo dira urtarrilaren 27an, asteartean.
Ordutegia: 10:30-13:30 / 17:30-20:00
Ez da sarrerarik salduko partida egunean. Leihatilak soilik irekiko dira Mugikortasun Murriztuko sarrerentzat, peñetako sarrerak jasotzeko eta estadiora sartzeko intzidentzierako.
San Mames VIP Area sarrerak
San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.
San Mames VIP Area sarrerak erosi
Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran).
DENDAK
San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 00:00etara, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
OSTALARITZA ZERBITZUAK
Egin zure eskaera asteazken honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun 'Poza tabernan'. Partida hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, partidaren atsedenaldian errenkadak saihesteko. Estadioan zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.
Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports taberna, itxita izango da.
La Campa de los Ingleses tabernak 9:30etatik 16:00 etara irekiko ditu ateak, gosariekin eta eguneko menuarekin.
Gainera, San Mames Jatetxea irekita egongo da 13:00etatik 15:30era.
AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA
Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan):
- Urtarrilak 27, asteartea: Estadiotik tourra egiteko azken sarrera 12:45ean izango da. Museoa 10:00etatik 19:00etara bisitatu ahal izango da.
- Urtarrilak 28, asteazkena: Ezin izango da zelaira sartu estadiotik tourra egiteko (museora besterik ezingo da sartu). Museoa 10:00etatik 17:00etara egongo da zabalik.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Sporting Clube Portugal



