Denboraldi erdiko kirol-balantzea

Denboraldi erdiko kirol-balantzea

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa emango dute datorren asteartean San Mamesen

Hurrengo asteartean, otsailaren 3an, eguerdiko 12:00etan, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa emango dute San Mamesen denboraldi erdiko kirol balantzea egiteko, batez ere gure lehen bi taldeen egoerari buruz, behin neguko merkatua itxi ondoren.

Agerraldia San Mameseko José Iragorri prentsa aretoan izango da eta Athletic Clubeko YouTube kate ofizialak zuzenean emango du.