
Club Athletic: FC Barcelona eta Real Betis taldeen aurkako partidetarako sarrerak eskuratu
Club Athletic: FC Barcelona eta Real Betis taldeen aurkako partidetarako sarrerak eskuratu
Otsaileko galderaren bi irabazleek San Mamesen jokatuko diren bi partida hauetarako sarrera bikoitza lortuko dute
Hilero bezala, Club Athleticek bere kideei lehiaketa batean parte hartzea proposatzen die, non Athleticen historia edo gaurkotasunarekin zerikusia duen galdera bat egiten zaien. Oraingo honetan, bi irabazleentzako saria FC Barcelonaren eta Real Betisen aurkako neurketarako sarrera bikoitza izango da.
Otsaileko galdera honako hau da: NON DAGO PITXITXI AGERTZEN DEN "IDILIO EN LOS CAMPOS DE SPORT" AURELIO ARTETAREN KOADRO OSPETSUA?
Club Athletic edo Club Athletic Premium kidea bazara eta erantzuna baldin badakizu, sartu zure kredentzialekin "Nire kontua" eremuan eta parte hartu!
Urtarrileko lehiaketan “Ze jokalari izan zen Player of the Match PSGren aurkako Championeseko partidan?” galdetu genuen. Erantzun zuzena Unai Simon zen. 872 kidek parte hartu zuten eta 837k erantzuna asmatu zuten. Zozketaren ondoren, hiru irabazle ditugu:
- 31306 zenbakia: Real Sociedaden aurkako sarrera bikoitza
- 31349 zenbakia: Levante UDren aurkako sarrera bikoitza
- 31367 zenbakia: Elche CFren aurkako sarrera bikoitza
Club Athleticekoa oraindik ez bazara, egin zaitez kide orain!
