"Partida garrantzitsua da berriz ere hiru puntu batzeko"

"Partida garrantzitsua da berriz ere hiru puntu batzeko"

Javi Lergaren ustez, "irabazteak goiko postuetatik gertu jarriko gintuzke"

Pasa den asteburuan Supercopako finala jokatzearen ondorioz, lehoiek atsedena izan zuten asteburuan eta asteburu honetan Lezamara itzuliko dira RCD Espanyolen aurka lehiatzeko Liga F-ko 18. jardunaldian. Valdebebasen Real Madriden aurka irabazi eta gero, zuri-gorriekTenerifen kolpe gogorra jaso zuten, baina Javi Lergak uste osoa du taldea aurreko dinamika onera itzuliko dela: “Murgilduta geunden inertzia ona zen eta ona dela uste dut. Tenerifen, ordea, jasota emaitzak min eman zigun. Fisikoki eta mentalki astindu gintuzten, partida asko jokatu genituen jarraian. Uharteko taldearen bigarren golak min handia egin zigun eta oso eraginkorrak izan ziren. Superkopan ondo lehiatu ginen, Valdebebasen irabazi eta gero. Guretzat garrantzitsua izan zen garaipen hori eta sentsazio horiek hartu eta biharko norgehiagoka ona egiten saiatu behar dugu. Partida garrantzitsua da berriro ere hiru puntu batzeko”.

Bihar, 16:15etik aurrera, Lezaman jokatuko den partidari dagokionez, honako hau dio teknikari zuri-gorriak: “Asteroko begirada batean zentratuta gaude, partidaz partidako begiradan, alegia. Irabazteak goiko postuengatik borrokatzen duten taldeen multzotik hurbil jarriko gintuzke. Norgehiagoka parekatua izango da, eta zelai erdian nagusitu beharko gara oso gogorra den eta gauzak oso ondo egiten ari den talde baten aurrean”.