Club Athletic: Athletic Club - Real Sociedad neurketarako sarrerak (Kopa - Finalerdia, Joanekoa)

Club Athletic: Athletic Club - Real Sociedad neurketarako sarrerak (Kopa - Finalerdia, Joanekoa)

Club Athleticeko kideek Kopako finalerdietako joaneko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra gaur bertan, larunbatean, 16:00etan hasiko da

Otsailaren 11n, asteazkena, 21:00etan San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Real Sociedad neurketarako, Kopako finalerdietako joanekorako, sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa gaur bertan, larunbatean, 16:00etan, hasiko da.


SARRERAK CLUB ATHLETIC
 

SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM


Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!