Ernesto Valverde: “Garaipena premiazkoa dugu”

Ernesto Valverde: “Garaipena premiazkoa dugu”

Entrenatzaile zuri-gorriak onartu du taldea “Levante UD-ren aurkako partidan soilik” dagoela zentratuta

Levante UD izango da LaLigako 23. jardunaldian San Mames bisitatuko duen taldea. Bihar lehiatuko diren bi taldeen egoerak kontuan hartuz, neurketa biziko funtsezkoa izan liteke: “Oso partida garrantzitsua da guretzat, baina baita beraientzat ere. Finalei buruz hitz egiten hasiak gara dagoeneko. Garaipena premiazkoa zaigun norgehiagoka da eta dena jarriko dugu garaipena eskuratzeko”.

Talde zuri-gorriaren entrenatzaileak egutegia alde batera utzi du, eta bihar, 16:15ean, Bizkaiko hiriburuan jokatuko den partidan soilik ditu begiak: “Hilabete guztiak dira giltzarri, era batera edo bestera. Guri axola zaigun partida Levanterena da eta pausoz pauso joan behar gara. Biharko hitzorduan erabat zentratuta gaude”.

San Mames faktoreaz eta bisitatzen duen aurkariaz galdetuta, honako hau adierazi du Valverdek: “Etxeko partidek ez dute ezer bermatzen. Irabazteko betebeharra dugu, publikoa gure alde dugu, baina haiek ere konkistatu egin behar dira. Gure jokoarekin egin behar dugu. Biharko aurkaria biziberritu egin da. Atzean gogorrak dira eta jokalari onak dituzte aurrera egiterakoan arriskua sortzeko. Aurkari zaila da. Solidarioak dira, estutu egiten dute eta oso norgehiagoka deserosoa eta zaila aurreikusten dut. Berdin dio non jokatuko dugun, garrantzitsuena amaierako emaitza da”.