Club Athletic: sarrerak Real Sociedad taldearen aurkako partidarako (Kopa-Finalerdia, itzulerakoa)

Club Athletic: sarrerak Real Sociedad taldearen aurkako partidarako (Kopa-Finalerdia, itzulerakoa)

Martxoaren 4an, asteazkenean, 21:00etan, Anoetan jokatuko den partida ikusteko aukera izango dute Club Athleticeko kideek

Dagoeneko zabalik dago, otsailaren 20ko 10:00ak arte, Real Sociedad taldeak eta Athletic Clubek jokatuko duten Kopako finalerdietako itzulerakoari dagokion partida ikusi nahi duten Club Athleticeko jarraitzaileentzat webguneko "Nire kontua"n izena emateko epea.

Kideek banaka eta bikoteka eman dezakete izena, baina biek izan behar dute kide. 28 sarrera daude kolektibo honentzat partida honetarako*. 

SARRERA ESKATU
 

Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.


Eta honelako zozketetan parte hartu nahi baduzu eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, bat egin orain eta hasi abantaila guztiez gozatzen!


* Irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 48 orduetan ordainketa egin dezaten Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.