‘Patxanga txiki’ Oviedo-Athletic partidaren atarikoan

‘Patxanga txiki’ Oviedo-Athletic partidaren atarikoan

Bi taldeetako 30 bat haurrek kaleko futboleko eguerdi bat partekatu zuten Miñor plazan, errespetuzko, dibertimenduzko eta elkarbizitzako giroan

Oviedo-Athletic partidaren atarikoak irudi ederra utzi zuen Aitor Paredes apirilaren 7ko Peñako bi haurren ekimenari esker, non Miñor plazan patxanga bat jokatzera gonbidatu zituzten Oviedko zenbait txiki. 

Baloi bat, banku batzuk eta txamarrak, ate gisa. Ez zen besterik behar. Minutu gutxiren buruan, bat-bateko partida bi biren aurka izatetik bost-bosten aurka izatera pasa zen, inguruan Oviedoko zale eta athleticzale ugari biltzen ziren bitartean, euren taldeen golak ospatu eta animatuz.

Haur bakoitzak bere koloreak defendatzen zituen, bai, baina gauza guztien gainetik ideia argi bat nagusitu zen: kaleko futbola berdinen arteko dibertsio gisa, aurkariarekiko errespetuz, adiskidetasunez eta elkarri lagunduz. Patxanga benetako festa bihurtu zen azkenean, 30 haur baino gehiago futbolaz gozatuz eta nagusiei eredu emanez.