"Hemendik aurrera partida guztiak behin betikoak dira"

"Hemendik aurrera partida guztiak behin betikoak dira"

Ernesto Valverdek Elcheren aurka jokatzeko zailtasuna eta garrantzia azpimarratu ditu

"Biharko partida oso zaila da. Elche talde deserosoa da, zelan jokatzen duten kontuan hartuta: defentsa-lerroan maila ona erakusten dute eta aurrean ondo erasotzen dute", ohartarazi du Ernesto Valverdek Eder Sarabiaren taldearen aurkako partidaren atarikoan, San Mamesen.

Entrenatzaile zuri-gorriak partidaren garrantzia ere azpimarratu du, lehoiek LaLigan jarraian lortzen duten hirugarren garaipena izango litzatekeelako: "Guretzat eta eurentzat oso partida garrantzitsua da, premiarekin datozelako. Talde guztiek dute behar hori, berdintasun handia dagoelako: partida bat irabazterakoan pauso bat aurrera ematen duzu, ordea, bat galdu eta pauso bat atzera ematen duzu".

Sailkapenari buruz galdetuta, Valverdek argi dauka: "Aukera bat daukagu bihar, ez dugu haratago begiratzen. Geure buruari erreparatzen diogu. Hemendik aurrera partida guztiak behin betikoak izango dira. Hori da aurre egiteko modua".