"Garaipen oso garrantzitsua da"
Ernesto Valverdek Elcheren aurka San Mamesen lortutako garaipena ospatu du, LaLigan jarraikako hirugarrena
"Bigarren zatian hasierako erritmoari eustea zen gure asmoa, eta azken saiakeran penaltia eta gola etorri da. Garaipen oso garrantzitsua da". Ernesto Valverdek hedabideen aurrean hitz egin du Athletic Clubek eta Elche CF taldeak San Mamesen jokatu duten partidaren amaieran. Lehoiek LaLigan jarraikako hirugarren garaipena lortu dute eta 34 puntu dituzte: "Anbizio handikoak gara, eta aurrera begiratu nahi dugu. Hala ere, lana daukagu egiteko. Oraintxe bertan Rayo Vallecanoren aurkako partidari bakarrik erreparatzen diogu".
Entrenatzaile zurigorriak bere jokalariek ezbeharraren aurrean duten jarrera azpimarratu du: "Taldean mantendu beharreko zerbait daukagu: behin eta berriz saiatzea, partidaren bila joatea. Kontrakoek badakite. Horrela irabazi ahal izan dugu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Elche CF



