“Konfiantza izan behar dugu gure buruarengan eta taldearengan”

“Konfiantza izan behar dugu gure buruarengan eta taldearengan”

Zurigorri entrenatzaileak jarrera eta pentsamolde positiboa eskatu ditu biharko derbian SD Eibar garaitu ahal izateko

Bihar Athletic Clubek SD Eibarren aurka neurtuko ditu indarrak Ipuruan. Liga F-ko 21. jardunaldiak Jone Amezagaren itzulera dakar, Javi Lergak biharko derbiaren aurreko prentsaurrekoaren hasieran  baieztatu duen bezala.

“Pasa dugun hilabete eta erdiari faktura pasa zaigula uste dugu, bai fisikoki eta baita animikoki ere eta denak fresko eta bere bertsiorik onenean egotea behar dugu helburuak lortu ahal izateko”, adierazi du entrenatzaile zuri-gorriak. Gainera, azpimarratu du taularen erdialdean berdintasun handia dagoela.
Biharko derbiari dagokionez, Lergak ohartarazi du, “partidara batzeko garrantzia handiarekin iristen garen bi talde gara”. Joaneko partidan 2-0 nagusitu ziren lehoiak, eta hiru puntuak lortzea “pentsamolde aldaketa bat suposatu zuen eta oxigeno asko eman zigun”. Entrenatzailea zorrotza da eta oso etapa gogorra gainditu duela jakinda, orain irabaztea eta Ipuruan garaipena lortzea tokatzen da. Gainera etxetik kanpo egitea oso garrantzitsua izango litzateke eta are gehiago bi asteko geldialdia datorrenean.

Morala errekuperatzea izango da bihar irabazteko gakoa. “Orain biharko Ipuruako partidan jarri behar dugu fokua, garrantzitsua da, baina jarrera eta pentsamolde positibo batetik lortu behar dugu. Konfiantza izan behar dugu geure buruarengan eta taldearengan, eta, nolabait, urte osoan erakutsi dugun lehiakortasun-maila isladatu behar dugu”, esan du.