Zuzendaritza Batzordearen oharra

Zuzendaritza Batzordearen oharra

Igor San Roman Matxainek dimisioa eman du Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeko kide gisa

Igor San Roman 2022ko ekainaz geroztik Zuzendaritza Batzordeko kide denak, honako hau adierazi nahi izan du: “Nire ustez, distantzia hartzeko unea da, arreta nigan, nire familian eta nire jarduera profesionalean jarri ahal izateko. Athletic Clubekin eta bere balioekin dudan konpromisoak bere horretan dirau”.

Athletic Clubek eskerrak eman dizkio Igor San Romani bere dedikazio eta ekarpenengatik, eta etorkizunerako arrakasta pertsonal eta profesional handiena opa dio.